Disolbatzaile

Vikidiatik
Nabigaziora joan Bilaketara joan
Azukrea uretan disolbatzen.

Disolbatzailea substantzia bat da (gehienetan, likido edo isurkari bat, baina solidoa edo gasa ere izan daiteke) beste gai batzuk disolba ditzakeena. Disolbatzaileak bai solidoak, bai likidoak eta baita gasak ere disolba ditzake. Adibide arrunt bat ipintzearren, azukrea uretan disolba dezakegu; beraz, ura da azukrearen disolbatzailea. Zientzian, disolbatzaileek disolbatzen dituzten gaiei "solutu" izen generikoa ematen zaie.