Donejakue bidea

Vikidiatik
Nabigaziora joan Bilaketara joan

Donejakue bidea edo Santiago bidea erromesek Santiago de Compostelara iristeko egiten duten bideari deitzen zaio. Santiago de Compostela Galizian dagoen hiri bat da, eta hango elizan Santiago apostoluaren hilobia dago.

Donejakue bidea ez da bide bakar bat; bide batzuk dira, baina azkenean denek bat egiten dute eta Santiago de Compostelan amaitzen dira.
Erromesei bidea nondik den erakusteko, gezi horiak daude Donejakue bide osoan zehar.
Erromes askok maskor bat eramaten dute motxilan zintzilik: horrek adierazten du Donejakue bidea egiten ari direla. Izan ere, maskorra Santiago apostoluaren ikurra da.
Erromes gehien-gehienek oinez egiten dute bidea, baina batzuek bizikletaz ere egiten dute.

Santiago de Compostelako eliza.
Santiago de Compostelara iristeko Donejakue bidea nondik den erakusten duen gezi hori bat.