Vikidiatik

Duero

Nabigaziora joan Bilaketara joan
Duero ibaiaren kokapena.

Duero Iberiar penintsulako ibai bat da; Ebro eta Tajoren ondoren, penintsulako hirugarren ibai luzeena da. Baina, bestetik, penintsulako ibairik emaritsuena da (ez Espainiakoa, hori Ebro ibaia baita), hau da, ur gehien garraiatzen duena. Hori hala da ibai-arro oso zabala duelako, penintsulako zabalena. Arro zabal horretan, Kantauriar mendikateko, Iberiar sistemako eta Erdialdeko sistemako urak jasotzen ditu bere ibaiadar ugarien bidez.


Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Espainian du sorburua, Soriako probintziako Urbiongo mendietan eta Portugalen itsasoratzen da, ozeano Atlantikoan, Porto hirian. Ia 900 km-ko luzera du: 572 km Espainian, 112 km bi herrialdeen arteko muga eginez, eta 213 km Portugalen. Portugaleko zatian, ibai nabigagarria da, hau da, ontziak nabigatzeko modukoa.

Espainian, Soria, Burgos, Valladolid, Zamora eta Salamanca probintzietatik pasatzen da; eta, Portugalen, berriz, eses de Bragança, Guarda, Vila Real, Viseu, Porto eta Aveiro barrutietatik.


Irudiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]