Egiptoko piramideak

Vikidia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, bilatu
Gizako piramideak

Egiptoko piramideak garai bateko faraoien hilobiak dira.

Piramideak harrizko egitura handiak dira, hiruki modukoak. Barruan, gela txiki dotore batean, faraoia hobiratzen zuten, sarkofago batean momifikatuta eta altxorrez inguratuta.
Piramiderik ezagunenak Gizakoak dira, iraun duten guztien artean handienak eta ikusgarrienak direlako. Giza Egiptoren iparraldean dago, Kairo hiriburutik gertu.
Gizako piramideak hiru dira: Keopsen piramidea, Kefrenen piramidea eta Mizerinoren piramidea. Kristo aurreko 2500. urtean eraiki zituzten, gutxi gorabehera.
Urteak behar izaten ziren piramide bat eraikitzeko. Greziako Herodoto historialariak esan zuen hogei urte behar izan zituztela Keops piramidea egiteko.