Vikidiatik

Eguzki-eklipse

Nabigaziora joan Bilaketara joan
Eguzki eklipse anular baten animazioa.

Eguzki-eklipse batean ilargia Eguzkiaren eta Lurraren artean jartzen da eta, beraz, eguzkia ezkutatu egiten du, Lurretik ikusita. Gainera, ilargiaren itzala erortzen da Lurraren azalaren gainera.

Eguzki-eklipse desberdinak daude?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eguzki-eklipseak beti berdin gertatzen dira: ilargiak eguzkia ezkutatzen du Lurrean gaudenontzat. Baina beti eta leku guztietan ez da berdin gertatzen ezkutatze hori, eta, horregatik, eguzki-eklipse mota bat baino gehiago dagoela esan ohi da:

  • Partziala: Ilargiak ez du osorik ezkutatzen Eguzkia, zati bat besterik ez.
  • Totala: Ilargiak osorik ezkutatzen du Eguzkia; baina hori Lurreko leku batean bakarrik gertatzen da, ez Lur osoan. Leku horretan, eklipsea totala edo erabatekoa da; baina, hortik kanpo, partziala da.
  • Anularra: Ilargia Eguzkiaren aurretik pasatzen da baina bere diametroa ez da nahikoa estaltzeko, eta beraz, eraztun moduko bat ikusten da. Eklipse totalekin bezala, hori Lurreko leku batean bakarrik gertatzen da; hortik kanpo, eklipse partziala da.

Leku batean eklipse totala gertatzen denean, ia gauean bezala iluntzen du, zortzi minutuz gutxi gorabehera. Bestalde, ordubete inguru kostatzen zaio ilargiari eguzkia osorik ezkutatzea, eklipse total batean.