Ekinokzio

Vikidiatik
Nabigaziora joan Bilaketara joan
Lurra Eguzkiak argiztatuta martxoko ekinokzioan.

Ekinokzioak urteko bi egun berezi dira, zeinetan egunen eta gauen iraupena berdin-berdina baita Lurreko bi hemisferioetan. Esan bezala, urtean, bi ekinokzio daude:

  • Udaberriko ekinokzioa: martxoaren 20 edo 21ean, Ipar Hemisferioan, negutik udaberrira igarotzean.
  • Udazkeneko ekinokzioa: Irailaren 21 edo 22an, Ipar Hemisferioan, udatik udazkenera igarotzean.

Hego Hemisferioan alderantziz gertatzen da, eta horregatik gaur egun martxoko ekinokzioa eta iraileko ekinokzioa izendapenak erabiltzea gomendatzen da, Lurraren bi hemisferioetan berdin erabil ahal izateko.

Ekinokzioaren kontrakoa solstizioa da: ekinokzioetan egunaren eta gauaren iraupena berdinak badira, solstizioetan egunaren eta gauaren arteko alderik handiena gertatzen da.