Ekosistema

Vikidiatik
Nabigaziora joan Bilaketara joan
Koralezko arrezifeak itsas ekosistema aberats bat dira.

Ekosistema' halako toki batean dauden bizidunek eta bizigabeek osatzen duten sistemari deitzen zaio. Ekosistema bateko bizidunak sistema horretako beste bizidun edo eta bizigabeekin harremanetan daude. Bizidunek sistema bereko beste bizidunen eta bizigabeen beharra dute elikatzeko, ugaltzeko edo babesteko.

Bizidunak: animaliak, landareak, onddoak eta mikrobioak.

Bizigabeak: lurra, ura, mineralak, argia...

Esan daiteke ekosistema baten barruan toki bateko bizidun guztiak daudela (animaliak, landareak...) eta toki horren ingurune fisikoa ere. Lehenengoari biozenosia deitzen zaio, eta bigarrenari biotopoa

Ekosistema = Biotopoa + Biozenosia
Irudi honen urmaela ekosistema bat da

Ekosistema asko daude, handiak eta txikiak. Ekosistema bat izan daiteke Saharako basamortua, adibidez (oso handia), baina baita ere gure herriko urmael txiki bat ere. Azken honetan bizidunak daude (arrainak, algak, mikrobioak, zapaburuak, intsektuak...) eta beren ingurune fisikoa ere (ura).