Elikadura

Vikidiatik
Nabigaziora joan Bilaketara joan
Elikagaiak.

Elikadura janaria jatea da, edo, bestela esanda, organismo bizi batek bizirik jarraitzeko behar dituen elikagaiak hartzea. Organismo edo izaki biziek elikaduraren bidez hartzen dituzte elikagaiak. Elikagai horiek, gero, digestioaren bitartez, mantenugai bihurtzen dira. Beraz, elikaduraren bitartez, izaki biziek energia eta oinarrizko molekula batzuk eskuratzen dituzte, geroago beste molekula konplexuago batzuk fabrikatzeko erabiliko dituztenak.

Elikadura, nutrizioa ez bezala, ekintza kontziente eta borondatezkoa da. Pertsona baten elikadura faktore askok baldintzatzen dute: ingurumenak, faktore ekonomikoek, gizarte-ohiturek, klimak, erlijio-sinesmenek eta abarrek. Horregatik, gizakiaren kasuan, elikatzeko modu asko daude, baina nutrizioa beti berdina da gizaki guztientzat.