Elkano

Vikidiatik
Nabigaziora joan Bilaketara joan
Juan Sebastian Elkano
Juan Sebastian Elkano
Elkanoren irudia, 1854ko litografia batean.
Datu pertsonalak
Izen osoa Juan Sebastian Elkano
Jaio 1476 inguruan
Getaria (Gipuzkoa)
Hil 1526ko abuztuaren 4a
(Ozeano Barea)

Juan Sebastian Elkano oso itsasgizon ezaguna izan zen, munduari aurrenekoz bira eman zion espedizioko burua izan zelako.
Elkano Getarian jaio zen (Gipuzkoa), 1476an, eta Ozeano Barean hil zen, 1526an, 50 urte zituela, itsasontzi batean zihoala gaixotasun larri bat hartuta (eskorbutoa). Marinelek itsasora bota zuten Elkanoren gorpua (ohitura hori baitzeukaten orduko marinelek: norbait itsasontzian hiltzean, itsasora jaurtitzen zuten haren gorpua).
Elkanok Victoria izeneko itsasontzian eman zion munduari bira. Itsasontzia Espainiaren hegoaldean dagoen Sanlúcar de Barrameda herritik abiatu zen, 1519an, Fernando Magallanes kapitain portugaldarraren esanetara. Guztira, 240 marinel abiatu ziren espedizio hartan. Baina, erasoaldi batean, hil egin zen Magallanes, eta orduan Elkanok hartu zuen itsasontzian agintea. Beraz, munduari bira emateko bidearen lehen zatia Magallanesen esanetara egin zuten; Magallanes hil zenetik, geroko guztia, aldiz, Elkanoren esanetara.
1522an iritsi zen itsasontzia Espainiara; hau da, abiatu zenetik hiru urtera. Eta hasierako 240 marinel haietatik 18 bakarrik itzuli ziren.