Erdialdeko Mendigunea (Frantzia)

Vikidiatik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Erdialdeko Mendigunearen mapa

Erdialdeko mendigunea Frantziako Frantziako erdialde-hegoaldeko mendigune bat da, oso garrantzitsua Frantzian. Laugarren altuena da, Alpeak, Pirinioak eta Korsikako mendiguneen ondoren. Mendiak eta goi-lautadak ditu. Azaleran, 80 000 km² ditu eta, horrenbestez, Frantziaren % 15 inguru okupatzen du.

Erdialdeko Mendiguneko punturik garaiena Puy de Sancy izeneko mendia, 1.886 metroko garaierarekin.

Itzalitako sumendi asko aurki daitezke lurralde honetan, 450 sumendi. Auverniako Sumendien Parke Nazionala mendigunean dago. Rodano haranak banatzen du mendigune hau Alpeetatik.