Erdialdeko Sistema

Vikidiatik
Nabigaziora joan Bilaketara joan

{{Pagebanner:Sistema-central-sierras.png]]

Erdialdeko sistemaren kokapena.

Erdialdeko Sistema edo Erdialdeko mendigunea (Sistema Central, gaztelaniaz) Iberiar penintsulako mendigune bat da. Mendebaldetik ekialdera luzatzen da, Portugalen erdialdeko Serra da Estrela izeneko mendilerrotik hasita Iberiar sistemaraino. Guztira, 600 km inguruko luzera du.

Iberiar goi-lautada zeharkatu eta bitan zatitzen du:

Ipar zatia: Erdialdeko Sistematik iparraldera geratzen dena. Duero ibaiaren arroa eta Gaztela eta Leon autonomia erkidegoaren zati handi bat hartzen du.

Hego zatia: Erdialdeko Sistematik hegoaldera geratzen dena. Sierra Morenaraino iristen da hegoaldetik, eta Iberiar sistemaraino ekialdetik. Toledoko mendiak daude hego zati honetan. Madril, Gaztela-Mantxa eta Extremadura autonomia erkidegoak eta Gaztela eta Leon erkidegoaren zati txiki bat hartzen ditu.

Mendigune honetan dago Duero eta Tajo ibaien harro hidrografikoen arteko uren banalerroa.

Almanzor (2.592 m) mendia da sistemako garaiena, Ávilako probintzian. Hainbat mendilerro bereizten dira Erdialdeko sistemaren barruan; honako hauek, mendebaldetik ekialdera:

  • Serra da Estrela.
  • Gredos.
  • Guadarrama.
  • Ayllón.