Erdikari

Vikidiatik
Nabigaziora joan Bilaketara joan
Angeluaren erdikaria gorriz dagoen marra zuzena da.
Erdikaria nola marrazten den erregela eta konpasa erabiliz.

Geometrian, erdikaria angelu bat beste bi angelu berdinetan zatitzen duen zuzena da. Horrela, erdikariko puntuek distantzia berdina dute jatorrizko angelua osatzen duten zuzenetara.

Bi zuzenek sortzen dituzten lau angeluetatik bi barneko eta bi kanpoko dira. Barneko angeluetako erdikariek eta kanpoko angeluetako erdikariek angelu zuzen bat (90º gradukoa, alegia) sortzen dute.