Vikidiatik

Erradio (hezurra)

Nabigaziora joan Bilaketara joan
Gorriz erradio hezurraren kokapena gorputzean.

Erradioa besoan dagoen hezur bat da. Ukondotik eskumuturrera doazen bi hezurretako bat da, kanpoaldean dagoena. Ornodun lurtar guztiek daukate hezur hau. Gizakion kasuan, erradioa meheagoa da besaurreko beste hezurra baino, kubitua baino, alegia.

Hezur luzea da, bikoitia eta ez simetrikoa. Gorputzeko hezur luze guztiek bezala, gorputza eta muturrak ditu. Goiko aldea behekaldekoa baino zabalagoa da. Erradioaren buruak disko forma du, biribildua, eta humeroarekin artikulatzen da goiko zatian, eta kubituarekin alboko zatian. Horri esker, bi mugimendu egin ditzakegu: besaurrea tolestu besondoaren kontra, eta besaurrea alde batera nahiz betera jiratu.

Kubituaren erradiografia.