Errekuntza

Vikidiatik
Nabigaziora joan Bilaketara joan

Errekuntza erreakzio kimiko bat da, non orokorrean bero eta argi kantitate handia askatzen den. Errekuntza guztietan erretzen den elementu bat (erregaia) eta errekuntza eragiten duen bat (erregarria) dago. Azken hori normalean oxigenoa da eta O2 gas-egoeran egoten da. Lehergaiek oxigenoa dute kimikoki lotuta, beraz, ez dute aireko oxigenoa behar errekuntza egiteko.

Motak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erregai ohikoenak karbonoa eta hidrogenoa dituzten materia organikoak dira. Erreakzioa guztiz ematen denean elementu denak oxidazio-maila altuenean daude. Osatzen diren produktuak karbono dioxidoa (CO2) eta ura dira. Sufre dioxidoa (SO2) ere osatzen da, baldin eta erregaiak sufrea badu, eta erreakzioaren tenperaturaren arabera nitrogeno oxidoak (NOx) ager litezke.

Errekuntza osatugabea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gerta daiteke errekuntza osagabean erretzen diren produktuak oxidazio-maila altuenarekin ere ez erreakzionatzea erregarria eta erregaia proportzio egokian ez daudelako. Horren ondorioz karbono monoxidoa (CO) bezalako konposatuak sortzen dira. Gainera, errautsak sor daitezke. Errekuntzaren bitartez materiak suntsitzeko prozesuari errausketa deitzen zaio.

Errekuntza-erreakzioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]
C(n)H(2n+2) + (3n+1)/2O2 → (n)CO2 + (n+1)H2O

Oxidatzailea ez da beti oxigenoa. Produktu batzuk beste gas batzuetan erre daitezke, eta beste batzuk uretan erretzen dira. Horregatik magnesiozko oinarri baten gainean zuziak egin ditzakegu. Kimikaren ikuspegitik magnesioa oso metal sinplea da. Zuziak airean, uretan edo karbono dioxidoan erreko dira argi zuri distiratsu bat sortuz. Erreakzio hori erabili zen hain zuzen ere antzinako argazkiak flasharekin ateratzeko.