Errolda-sufragio

Vikidia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, bilatu

Errolda-sufragioa hauteskunde-sistema bat da, botoa emateko eskubidea pertsona-talde jakin batzuei bakarrik aitortzen diena; botoa eman ahal izateko, zenbait baldintza bete beharra dago, adibidez, errenta jakin bat edo halako aberastasun-maila bat izatea. 1910eko hamarkadan, Hego Amerikako herrialde askotan, irakurtzen eta idazten jakitea zen botoa emateko baldintza.

Sufragio murriztu honek botoa emateko eskubidea eta aukeratua izateko eskubidea mugatzen ditu. Erroldaren araberako sufragio hau demokrazia modernoa adoptatu zuten lehen herrialdeetan ezarri zen, lehenengo erregimen parlamentario eta liberalekin batera. Absolutismoaren aurrean, burgesiaren lorpen bat izan zen, esandako mugekin bazen ere. Garai hartan, erakunde politiko berriak eratu zirenean, "eliteek" uste zuten jende eskolatugabeek eta jabetzagabeek (pobreek, alegia) ezin zutela ideia politikorik eduki eta ez zutela ulertuko nola gobernatu behar den herrialde bat; horregatik, pertsona eskolatuentzat, eta, beraz, aberatsenentzat mugatu zuten boto-eskubidea.

Errolda-sufragioa XIX. mendean desagertu zen herrialde askotan, eta sufragio unibertsala ezarri zen, hau da, boto-eskubidea hiritar guztiei (hasieran, gizonezkoei bakarrik, ordea) onartzen zien sistema politikoa.