Erromantizismoko musika

Vikidiatik
Nabigaziora joan Bilaketara joan

Erromantizismoko musika Europan XVIII. mende bukaeran hasi eta XIX. mendean zehar garatu zen musika-mugimendu bat da da. Mugimendu hau erromantizismo artistiko, literario, kultural eta politikoaren printzipioetan oinarritu zen: gizabanakoaren berezitasuna eta orijinaltasuna, emozioen adierazpena, eta formaren askatasuna.

Aurreko klasizismoaren eta erromantizismoaren arteko zubi izan ziren Beethoven eta Schubert konpositoreak; hauek forma musikal klasikoak erabili bazituzten ere, haien musikaren indar bereziak eredu bat eman zien XIX. mendeko musikari erromantikoei. Adierazpen dramatikorako aukerak zabaldu egin ziren, bai tresnen errepertorioa aberastuz, bai musika forma berriak (lied, intermezzo, preludio, ''mazurka'') sortuz ere. Garai honetako musika poesian, elezaharretan eta herri ipuinetan oinarrituta egoten zen sarritan, eta arreta handiz zaintzen zuen hitzaren eta musikaren arteko lotura.

Erromatizismo musikalean aro bat baino gehiago bereiz daitezke: