Vikidiatik

Erromatarren aurreko herriak Iberiar Penintsulan

Nabigaziora joan Bilaketara joan
Iberiar Penintsulako herri-taldeak K.a. 300 urte inguruan

Erromatarren aurreko herriak Erromatar Inperioa Iberiar Penintsulan hedatu zen lurralde ezberdinetako jatorrizko herriak dira. Iberiar penintsularen kasuan, erromatarren aurreko herririk garrantzitsuenak ondoko hauek izan ziren:

Tartessostarrak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tartessostarrak Penintsulako hego-mendebaldean bizi ziren, Guadalquivir ibaiaren bokalearen inguruan. Oso gutxi dakigu herri horri buruz, oso aztarna gutxi utzi zituelako; greziarrek haiekin salerosketan aritzen zirela esaten zutelako ezagutzen dugu. Horregatik, nahiko ekonomia garatua zutela uste da; izan ere, urrezko altxor oso landuak aurkitu dira.

Zeltak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Penintsulako iparraldean eta ipar-mendebaldean bizi ziren. Egia esan, hainbat herri ziren: galaikoak, asturrak, kantabroak… Haien ekonomia oso gutxi garatua zegoen: batez ere abeltzaintzan, arrantzan eta bilketan aritzen ziren; nekazaritzak eta merkataritzak, aldiz, garrantzi txikia zuten. Ez zuten idazten ezta txanponik erabiltzen ere. Bizi ziren herrixkak “kastro” izenaz ezagutzen dira, eta horien aztarna interesgarriak daude.

Iberoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Penintsulako ekialdea eta hegoaldea hartzen zuten. Iberoak ere talde edo herri ezberdinetan banatuta zeuden. Kolonizatzaile greziar eta feniziarrekin harremanetan egon ziren, eta horri esker, kultura eta ekonomia garatuagoa zuten. Haien ekonomia nekazaritzan (zerealak, mahatsondoak eta olibondoak) eta abeltzaintzan oinarritzen zen. Idazten zuten, baina haien idazkera ezin izan da deszifratu. Txanponak ere erabiltzen zituzten, eta nahiko arte garatua zuten, bereziki eskulturan.

Zeltiberoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Penintsulako erdialdea eta Ebroko harana hartzen zuten, Iberiar sistemaren inguruan. Jatorri zeltako edo kultura zeltaren eragina zuten indigenen hainbat herri ziren. Erromatarrek zelten eta iberoen arteko nahasketa bat zela uste zuten. Gerlariak ziren eta gogor borrokatu ziren erromatarren aurka. Hauek ere idazten zuten.