Erronbo

Vikidia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, bilatu
Erronboa. Diagonalak marra gorri etenak dira.

Erronboa lau aldeak (a) berdinak dituen paralelogramoa da. Erronboek ez dute angelu zuzenik edukitzen.

Erronboetan, diagonalak (D) perpendikularrak dira elkarrekiko; diagonalak angeluen erdikariak dira (hau da, angelu bat beste bi angelu berdinetan zatitzen dute).

Erronboaren azalera diagonalen biderkaduraren erdia da.

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Lau aldeak (a) berdinak dira.
  • Aurrez aurreko angeluak berdinak dira.
  • Diagonalak (D) perpendikularrak dira elkarrekiko eta haien erdian gurutzatzen dira.
  • Diagonalak gurutzatzen diren puntua erronboaren simetria-zentroa da.