Errusiera

Vikidia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, bilatu
Errusieraren hedadura.

Errusiera Errusian eta inguruko herrialde askotan hitz egiten den hizkuntza da. Munduko zortzigarren hizkuntza erabiliena da.

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Herri eslaviarren artean, hiztun gehien dituen hizkuntza da: 285 milioi pertsonak hitz egiten dute. Gainerako hizkuntza eslaviarrekin antz handia du, adibidez bielorrusierarekin, ukrainerarekin edo serbokroazierarekin.

Alfabeto edo idazkera berezia du: alfabeto zirilikoa.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

X. mendekoak dira Errusierazko dokumentu zaharrenak. XX. mendean Sobietar Batasuna sortu zen eta Errusiaz gain beste herrialde asko hartu zituen bere baitan, Ukraina, Bielorrusia, Estonia, Letonia, Lituania, Kazakhstan, Georgia eta beste batzuk. Herrialde hauetako guztietako biztanleek errusiera erabiltzen zuten eta oraindik ere beraien lehenengo edo bigarren hizkuntza da.

Hitzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hona hemen hitz batzuk:

Euskaraz Errusieraz
(zirilikoz)
Errusieraz
(gure alfabetoz)
Errusia Росси́я Rosia
Kaixo Приве́т Pribiet
Eskerrikasko спасибо Spasibo
Agur до свидания Do svidaniya
Maite zaitut Я тебя люблю YA tebya lyublyu

Entzun nahi errusiera pixka bat?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aldameneko taulatxoan klik eginez, errusiera pixka bat entzun ahalko duzu:

Errusiera