Vikidiatik

Esfinge (mitologia)

Nabigaziora joan Bilaketara joan
Egiptoko esfinge handia.
Greziako mitologiako esfingearen estatua bat.

Esfingea mitologiako izaki bat da, lehoi-gorputza eta giza burua dituena. Esfingeak antzinako Egipto eta antzinako Greziako eta beste zenbait herrialdetako kondaira edo elezaharretan eta artean azaltzen dira.

Antzinako egiptoarrek esfingeen estatua handi ugari egin zituzten. Luxor hirian, adibidez, esfingez betetako kale bat dago. Egiptoko esfingerik handiena eta ospetsuena Gizako piramideetatik gertu eraiki zuten K.a. 2500 inguruan. Esfinge Handia deitzen da, eta egiptoar errege baten burua du.

Antzinako greziarrak, berriz, K.a. 1600 inguruan hasi ziren esfingeak egiten. Haien esfingeek, ordea, hegoak zituzten. Handik aurrera, esfinge guztiak emeak izan ziren. Greziar mitologiako historia baten arabera, Tebaseko esfingeak asmakizun bat planteatu eta hura igarri ezin zuen jendea jan zuen. Honako hau galdetzen zuen: “Zein animalia ibiltzen da lau hankan goizean, bi hankan eguerdian eta hiru hankan gauean?". Azkenean, Edipo izeneko greziar heroiak eman zuen erantzun zuzena: “pertsona bat”. (Izan ere, pertsona bat haurra denean lau oinean ibiltzen da, hazten denean, aldiz, bi hankan eta zahartzarora iristean, berriz, bastoi batez). Orduan, esfingeak bere burua hil zuen.