Vikidiatik

Eslovakia

Nabigaziora joan Bilaketara joan
Eslovakia Europar Batasunaren barruan.
Eslovakiako bandera.
Eslovakiako hiri nagusiak.

Eslovakia Europa erdian dagoen herrialde bat da. Hiriburua, Bratislava, Danubio ibaiaren ertzean dago, herrialdearen mendebaldean. Europar Batasuneko kideetako bat da eta euroa erabiltzen du, Batasuneko beste herrialde gehienek bezala.

Bost milioi biztanle ditu, gehienak eslovakiarrak dira. Haien hizkuntza, eslovakiera, txekieraren oso antzekoa da. Hala ere, biztanleen hamarren batek (%10ak) hungariera du ama-hizkuntza. Gainera, Eslovakian, erromaniak eta alemanez hitz egiten duten pertsonak ere bizi dira.

Geografia eta klima[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eslovakiak honako herrialdeekin du muga:

Eslovakiako lurralde gehiena menditsua da; mendi horiek Karpatoak izenez ezagutzen dira. Mendi horietara turista ugari joaten dira neguko kirolak praktikatzera, adibidez, Tatra mendietara, Karpatoetako garaienak baitira.

Eslovakian udak freskoak izaten dira, eta neguak hotzak.

Ekonomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eslovakiako biztanle ugari industriatik eta meatzaritzatik bizi dira. Gaur egun, Mendebaldeko Europako eta Asiako automobil-enpresa askok Eslovakian egiten dituzte haien autoak, bertan soldata baxuagoak dituztelako. Produktu gehienak Alemaniara, Txekiar Errepublikara eta Errusiara esportatzen dituzte.

Historia apur bat[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1918rarte, Eslovakia Austria-Hungariako Inperioaren parte izan zen. Urte horretan, inperioak Lehen Mundu Gerra galdu zuen; horren ondorioz, inperioa desegin eta Txekoslovakia izeneko herrialdea sortu zen, txekiarrek eta eslovakiarrek osatua.

Bigarren Mundu Gerran, naziek Txekoslovakia okupatu zuten; baina, 1945ean, gerra amaitzean, Sobietar Batasunaren aliatuak ziren komunistek hartu zuten gobernua.

1989ko amaieran, komunistek boterea galdu zuten, eta herrialdean demokrazia ezarri zen. Hala ere, orduan, txekiarrek eta eslovakiarrek banatzea adostu zuten, bozketa bidez, eta aparteko bi herrialde sortu zituzten: Eslovakia eta Txekia. Eslovakiak independentzia lortu zuen 1993an eta Europar Batasunean sartu zen 2004an.

Irudi batzuk[aldatu | aldatu iturburu kodea]