Vikidiatik

Estalagmita

Nabigaziora joan Bilaketara joan
Estalagmita bat.

Estalagmitak leize edo haitzuloetako zoruan sortutako kareharrizko zutabe moduko batzuk dira, kareharriz osatuak eta gorantz hazten direnak

Nola sortuak dira?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Leku hezeetan, euri-ura lurrazalean zehar lurpeko haitzulo bateraino irits daiteke; horrelakoetan, sabaitik behera ura erortzen joango da. Ur horrek lurrean egindako bidaian hainbat mineral jaso ditu lehenago eta, ur-tantak erortzen direnean edo lehortzen direnean, haiekin batera kaltzita izeneko minerala daramate; kaltzita edo kareharri hori, denbora luzean zehar, urtez urte, pilatuz joango da, bai sabaian eta baita haitzuloaren zoruan ere. Honela, urte askoren ondorioz, sabaitik behera estalaktitak sortuko dira, eta, estalaktiten azpian, berriz, estalagmitak; denbora igaro ahala, pilatutako kaltzita hori gorantz luzatzen hasiko da, eta zutabeak sortuko dira.

Beraz, estalaktitak sabaitik behera sortutako egitura mineralak dira, eta puntadunak izaten dira; estalagmitak, aldiz, lurretik gora sortutakoak dira, eta forma biribilagoak izaten dituzte. Beste diferentzia bat da, esan bezala, estalaktitak barrutik hutsik daudela eta estalagmitak, berriz, solidoak direla.

Bestalde, estalaktita bat eta haren azpiko estalagmita asko luzatzen direnean, elkartzera iritsiko dira eta zutabe osoak sortuko dituzte; horretarako, noski, milaka eta milaka urte behar dira. Horregatik, noizbait haitzulo batera sartzen bagara, ez dira estalaktitak edo estalagmitak apurtu behar: naturak milaka urte behar izan ditu horiek osatzeko.