Estoloi

Vikidiatik
Nabigaziora joan Bilaketara joan
Marrubi-landareak estoloien bidez ugaltzen dira. Kolore gorrizta duten atalak dira.
Estoloi bat, gertutik ikusita.

Estoloi edo herrestadarrak landare-ugalketan parte hartzen duten landare-atal batzuk dira; zehazki, zurtoinen orpotik sortzen den alboko kimu edo puja mehe eta, askotan, luzea, lur gainekoa nahiz lurpekoa. Sustraiak ateratzen zaizkio eta, horrela, beste landare bat sortzen da. Adibidez, marrubiak eta hirustak ugaltzen dira lur gaineko estoloi edo herrestadarrak eratuz. Menda-belarra, berriz, lurpeko estoloiak eratuz ugaltzen da.

Estoloiek, beraz, landareen ugalketa begetatiboan parte hartzen dute, hau da, hazirik gabeko ugalketan.