Etika

Vikidiatik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu

Etika filosofiaren adar bat da, gizakien jokaeran zer dagoen ondo eta zer gaizki, zer den zuzena edo bidezkoa eta zer ez, aztertzen duena. Beste gizakiekiko harremanean zuzen nola jokatu behar den esaten du etikak, norberaren eginbeharraren eta askatasunaren arteko mugak argituz. Etikak jokamolde bat edo erabaki bat "bidezkoa" ala "bidegabekoa" den esaten du, edo zerbait "beharrezkoa", "onargarria", "onartezina" den, eta, azken finean, "ona" ala "txarra" den.

Etikaren inguruko kezka oso aspaldikoa da; antzinako Grezian bertan, filosofoak hasi ziren jokamolde etikoei buruzko hausnarketak egiten.