Etna

Vikidiatik
Nabigaziora joan Bilaketara joan
Etna sumendiaren erupzioa 2002. urtean.

Etna Italiako sumendi bat da, Siziliako ekialdeko kostaldean dagoena, Messina eta Catania izeneko hirietatik hurbil. Gaur egun 3.329 m ditu, eta, horrenbestez, Europan dagoen sumendirik altuena da. Hala ere, erupzioen eraginez, garaiera hori aldatuz joan da denborarekin: adibidez, 1900ean 3.290 m zituen, 1956an 3.290 m, eta 1978an 3.345 m.

Gaur egun lau krater ditu, eta munduko sumendirik aktiboenetako bat da: izan ere, erupzio asko izan ditu historian zehar; hala ere, jende asko bizi da inguruetan.