Euri

Vikidia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, bilatu
Euripean.

Euria hodeietatik erortzen diren ur-tantak dira. Beste modu batean esanda, hodeietan lurrun moduan dagoen ura kondentsatzean sortzen da euria.

Euria neurtzen duen arloari plubiometria deitzen zaio.

Euria milimetrotan neurtzen da:

  • Urtean 200 mm baino euri gutxiago egitea, oso gutxi da.
  • Urtean 200 eta 500 mm artean egitea, gutxi da.
  • Urtean 500 eta 1.000 mm artean egitea, normala da.
  • Urtean 1.000 eta 2.000 mm artean egitea, asko da.
  • Urtean 2.000 mm baino euri gehiago egitea, izugarri da.

Hiru faktore dira euria egitea baldintzatzen dutenak: presioa, tenperatura eta eguzki-erradiazioa.