Euri azido

Vikidiatik
Nabigaziora joan Bilaketara joan
Euri azidoak kaltetu duen baso bat.

Euri azidoa euria da, baina ura beharrean azido sulfurikoa eta azido nitrikoa erortzen dira hodeietatik. Euri azidoak kalte handiak eragiten ditu ingurumenean.

Zergatik sortzen da euri azidoa?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Fabrikek, zentral elektrikoek eta ibilgailuek atmosferara isurtzen dituzten gasen ondorioz. Aipatutako hiru horiek nitrogeno oxidoa eta sufre dioxidoa botatzen dituzte airera, eta, gas horiek ur-lurrunarekin elkartzean, azido sulfurikoa eta azido nitrikoak sortzen dira hodeietan, eta euria egitean lurrera erortzen dira. Esan bezala, euri azidoa oso kaltegarria da ingurumenerako.