Vikidiatik

Europa (satelitea)

Nabigaziora joan Bilaketara joan
Europa satelitearen irudia

Europa Jupiter planetaren inguruan biraka ari den satelite bat da. Jupiterren lau satelite handietako bat da, Io, Ganimedes eta Kalisto dira besteak.

Tamainaz gure Ilargiaren antzekoa da, pixka bat txikiagoa. Azala izozturik dauka, baina izotz geruzaren azpian ozeanoa dago. Zientzialari batzuek uste dute ozeano horretan izaki bizidunak aurkitu daitezkeela.

Galileo Galilei zientzialari italiarrak aurkitu zuen 1610ko urtarrilaren 7an. Jupiterren lau satelite handienak aldi berean aurkitu zituen. Aurkikuntza honek Kopernikoren teoria frogatzeko balio izan zuen, hau da, Eguzki Sistemaren erdian Eguzkia kokatzen dela.