Europako Batzordea

Vikidiatik
Nabigaziora joan Bilaketara joan
Berlaymont eraikina, Europako Batzordearen egoitza.

Europako Batzordea Europar Batasuneko organo bat da, 1965ean sortutakoa. Europar Batasunaren interes komunak defendatzen ditu estatu kideen aurrean, bai eta beste estatu eta erakunde politikoen aurrean ere. Batasunaren oinarrian dauden itunak zaintzen eta babesten ditu, beraz. Europar Batasuna osatzen duten 28 estatuek ordezkari bana dute bertan, komisario deituak; haietako bakoitzak arlo baten ardura dauka: industria, nekazaritza, ingurunea, garraioa, etab. Europako Batzordearen eginkizunak, besteak beste, Europar Batasunaren legeak, politikak eta ekintza-programak proposatzea da, bai eta Europako Legebiltzarreko eta Europar Batasuneko Kontseiluaren erabakiak betearaztea ere.

Europako Batzordeak Bruselan (Belgika) du egoitza.