Vikidiatik

Europako erliebea

Nabigaziora joan Bilaketara joan
Europako mapa topografikoa.

Erliebearen ikuspegitik begiratuta, kontinenterik lauena da Europa; batez beste, 230 metro garai da. Hala, 2.000 km-ko lautada zabal bat doa Frantziako kostalde atlantikotik Ural mendietaraino, Asiako mugaraino. Europako mendirik garaienak Elbrus (Errusia, 5.642 m), Sakkara (Georgia, 5.204 m) eta Mont Blanc (Frantzia, 4.607 m) dira.

Golkorik nabarmenenak Bizkaiko golkoa (Euskal Herria) eta Botnia golkoa (Finlandia-Suedia) dira. Itsasarterik garrantzitsuenak, Bosforo (Turkia), Calais (Erresuma Batua-Frantzia), Dardaneloak (Turkia), Gibraltar (Espainia-Maroko), Messina (Italia) eta Oresund (Danimarka-Suedia), besteak beste.

Penintsulen artean, Balkanetakoa, Eskandinaviakoa, Iberiarra eta Italiarra dira nagusiak. Beste batzuk ere badira: Bretainia (Frantzia), Jutlandia (Danimarka), Krimea (Ukraina) eta Kola (Errusia).