Europar Batasuna

Vikidia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, bilatu

Europar Batasuna (laburtuta, EB) Europako hainbat herrialdek osatutako erkidego edo erakunde politiko bat da. Maastricht-eko Ituna 1993an indarrean sartu zenean sortu zen, baina 1957an sortutako Europako Ekonomia Erkidegoaren jarraipena da.

EBko zabalketen animazioa.

Herrialde horiek merkatu komun bat eratu zuten, Batasuneko kideen artean produktuak libreki saldu ahal izateko (hau da, herrialde bateko produktuak beste batean saltzeko inportazio-zergarik ordaindu gabe). Geroago, EBko hiritarrei eskubidea onartu zaie beste herrietan bizi edo lan egiteko, zenbait mugarekin.

Herrialde bakoitzean, Europako Parlamenturako ordezkari politikoak hautatzen dira, Batasuneko politika erabakitzeko.

Europar Batasuneko 15 estatu kidek, gainera, diru berbera partekatzen dute: euroa.


Estatu kideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2013. urteaz gero, 28 estatu kide ditu (parentesian, sarrera-urtea):

Alemania (1957, sortzailea), Austria (1996), Belgika (1957, sortzailea), Erresuma Batua (1973), Bulgaria (2007), Danimarka (1973), Errumania (2007), Eslovakia (2004), Eslovenia (2004), Espainia (1986), Estonia (2004), Finlandia (1995), Frantzia (1957, sortzailea), Grezia (1981), Herbehereak (1957, sortzailea), Hungaria (2004) Irlanda (1973), Italia (1957, sortzailea), Kroazia (2013), Letonia (2004), Lituania (2004), Luxenburgo (1957, sortzailea), Malta (2004), Polonia (2004), Portugal (1986), Suedia (1995), Txekia (2004), Zipre (2004).

Herrialde horiek denek onartu dute nazioarteko gobernu eta justizia erakunde batzuk edukitzea denentzat; baina horrek ez du esan nahi herri bakoitzak bere gobernua eta bere justizia ez duenik. Gai batzuetan, ordea, erabakiak Europar Batasunean hartzen dira eta herrialde kide guztientzat sartzen dira indarrean. Erabaki horiek hartzeko, EBk hainbat organo ditu: Kontseilu Europarra, Europako Batzordea, Europako Parlamentua eta Europar Batasuneko Kontseilua. 2009az gero, EBk Kontseilu Europarreko presidente bat dauka, bai eta Atzerri Arazoetarako goi-ordezkari bat ere.