Faringe

Vikidiatik
Nabigaziora joan Bilaketara joan

Faringea ahoa hestegorriarekin eta sudurra laringearekin komunikatzen duen barrunbea da.

Funtzioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Faringeak elikadura-boloa garraiatzeko balio du, eta arrazoi horrengatik da digestio-sistemaren parte.

Bestalde, airea sudurretik eta ahotik laringera eramaten du; beraz, arnas sisteman parte hartzen du ere.

Fonazio-aparatuaren partaide da ere, hitz egitean soinuaren transmisioan eta eraketan esku hartzen duelako.

Gaixotasunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Organo hau kanpoko materialekin etengabeko kontaktuan dagoenez gero, askotariko min eta inflamazioen biktima da (faringitis). Hau eragin dezaketen zenbait elementu kimiko narritagarriak, aire hotza eta airean dauden hainbat bakterio dira.

Faringean amigdalak deitzen diren atalak daude, eta hauek agente kaltegarrien inbasioaren aurrean handitu egiten dira defentsa moduan. Kasu hauetan, batzuetan, ebakuntza erabiltzen da, baina ohitura honek behera egin du.