Vikidiatik

Fumarola

Nabigaziora joan Bilaketara joan
Siziliako Etna sumendiko fumarola.

Fumarola lurrean dagoen irekidura bat da, lurruna eta gasak kanpora irteten uzten dituena. Fumarolak sumendi aktiboetan kokatu ohi dira erupzioen arteko barealdietan. Gasak lurrazpiko magma beroan dute jatorria; lurpeko ura magmara hurbiltzen denean, ura berotu egiten da eta lurruna sortzen du. Gasek oxigenoa, karbonoa, hidrogenoa, sufrea eta kloroa bezalako elementuak dituzte. Hauetako batzuk konbinatzen direnean, landare eta animalientzat pozoitsuak diren gasak sor daitezke, baina gainontzean fumarolak ez dira arriskutsuak. Askotan, fumarolekin batera ur termalak eta geiserrak egon ohi dira.