Futbol

Vikidia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, bilatu

Futbola taldekako kirol bat da, hamaikana jokalariko bi talderen artean baloi batekin jokatua. 250 milioi jokalarik praktikatzen dute munduko 200 herrialde baino gehiagotan, eta beraz munduko kirolik praktikatuena da eta diru gehien mugitzen duen kirola da.

Kirola zelai laukizuzen batean jokatzen da.

Arauak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Real Madrid eta Osasunaren arteko futbol partida.

Jokoaren helburua baloia aurkako taldearen atean sartzea da.

Partida batek 90 minutu irauten du, bi zatitan banatuta; zati bakoitzaren amaieran, gehientan, minutu batzuk gelditzen dira normalean aurreko 45 minutuetan galdu den denbora errekuperatzeko. Partidu bakoitzean hiru jokalari alda daitezke bakarrik, eta jokalari bat aldatzen denean ezin da berriro sartu partidara.

Areto futbola[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Areto futbola.

Areto futbolean, berriz, 25 minutuko bi zati izaten dira eta ez da denborarik gelditzen; nahi diren aldaketa guztiak egiten dira eta jokalari bat behin baino gehiagotan sartu eta irten daiteke partidu berean.

Arbitroa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jokalariez aparte, arbitro edo epaile bat ere egoten da zelai barruan, eta zelaiaren alde bakoitzean marrazain bana. Epailak faltak, penaltiak eta abar seinalatzen ditu eta marrazainek lagundu egiten diote.

Kategoriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kirol honetan, hainbat kategoria daude, umeetatik hasita; baina inportanteenak bigarren maila eta lehenengo maila dira, jokalariak profesionalak izaten direlako; hau da, beren lanbidea da futbola.

Ekipamendua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Futbolean aritzeko arropa klubak ematen du, baina zapatila bereziak behar dira: belarretarako takoak dituzten zapatilak, eta areto-futbolean, berriz, zola txuriko zapatilak. Jokalariek babesak ipintzen dituzte hankan, berna-hezurrak babesteko.