Galaxia

Vikidiatik
Nabigaziora joan Bilaketara joan

Galaxiak milioika eta milioika izarrez, gasez eta hautsez beteriko multzoak dira, espazioan daudenak eta erdigune baten inguruan biratzen dutenak. Galaxiak konta ezin ahalekoak dira eta ikaragarri handiak.

Hainbat eratako galaxiak daude:

  • Kiribilak: erdigune bat izaten dute, zeinetatik kiribilean ateratzen diren beso moduko batzuk ateratzen diren. Unibertsoko ugarienak dira.
  • Eliptikoak: elipse forma dute, besorik gabe. Hauk ere oso ugariak dira, baina ez kiribilak bezain.
  • Barradunak: galaxia kiribilak dira, baina erdigunean halako zilindro edo barra moduko bat dutenak.
  • Lentikularrak: galaxia eliptiko eta kiribilen arteko forma dute, disko edo dilista baten antzekoak.
  • Irregularrak: ez dute halako forma edo egitura berezirik.

Lur planeta eta eguzki-sistema Esne Bidea izeneko galaxia batean daude. Galaxia kiribila da, 100.000 argi-urteko diametroa du eta 200 bilioi izar dituela uste da. Gure eguzki-sistema galaxiaren beso batean dago, Orionen besoa delakoan.