Galdakao

Vikidiatik
Nabigaziora joan Bilaketara joan
Galdakaoko bandera.

Galdakao Bizkaiko udalerri bat da. Bilboaldean dago; bere mugak ditu Txorierri, Durangaldea eta Arratia eskualdeak. Bilboko metropoli-eremuko ekialdean dago, eta Bizkaiko herrien artean zortzigarren populatuena da (2016. urtean 29.269 biztanle zituen).

Usansolo auzoa nabarmena da: herri izaera du, eta herrigunetik kanpo dago. Aipatzekoa da Galdakaoko Ospitalea, eskualde osoari zerbitzua ematen diolako.