Galileo Galilei

Vikidiatik
Nabigaziora joan Bilaketara joan
Galileo, Francesco Boschik eginiko erretratu batean.

Galileo Galilei (1564ko otsailaren 15a − 1642ko urtarrilaren 8a) italiar astronomo, filosofo, matematikari eta fisikari bat izan zen. Pisa hirian jaio zen.

Penduluaren mugimendua aztertu zuen, teleskopioa hobetu zuen eta hainbat aurkikuntza egin zituen; besteak beste: eguzkiko orbanak, ilargiko mendiak, Jupiterren lau sateliterik handienak, Artizarraren faseak.

Eliza katolikoak zigortu egin zuen, bere ideia zientifiko batzuk kristautasunaren kontrakoak zirelakoan. Bere etxean atxilotuta pasatu behar izan zituen bere bizitzako azken urteak, eta bere ideiei uko egin behar izan zien publikoki.