Garbigune

Vikidiatik
Nabigaziora joan Bilaketara joan
Santurtziko Garbiguneko sarrera, Kabiezes auzoan. Bizkaia.
Iruñealdeko Garbigune mugikorra. Nafarroa.

Garbigunea, hondakin mota ezberdinak tratatzeko helburuarekin ezarritako gune bereziak dira. Araban, Bizkaian, Gipuzkoan eta Nafarroan izen bera erabiltzen da: Garbigune.

Garbiguneetan edukiontzi oso handiak egoten dira bertara hainbat hondakin eta zabor puska handienak botatzeko. Profesional batzuk bertara joaten dira, batzuetan, zabor puska handiak dauzkatenean. Baina edozein pertsona joan daiteke.

Garbiguneetako helburua izaten da, ahal den heinean, botatzen diren gauzak berriro erabiltzeko bideratzea, hau da botatakoa berrerabiltzeko edo birziklatzeko sailkatzea eta bideratzea.