Geologia
Geologia Lurrazalaren egitura eta bilakaera aztertzen dituen zientzia da. Geologoen lanari esker dakigu Lurrak duela 4.600 milioi urte inguru sortu zela.
Hitzak jatorri greziarra du (antzinako grezieraz, γηo- [geo-, «lurra»] eta λογος [logos, «hitza», «jakintza»]), eta lehen aldiz Jean-André Deluc izeneko geologo, meteorologo eta fisikari suitzarrak erabili zuen 1778an.