Georg Friedrich Händel

Vikidiatik
Nabigaziora joan Bilaketara joan
Georg Friedrich Händel.

Georg Friedrich Händel (1685eko otsailaren 23an jaio zen Alemaniako Halle hirian, eta Londresen hil zen 1759ko apirilaren 14ean) Barroko garaiko musikagile alemaniar bat izan zen, geroago britainiar nazionalizatu zena; musika unibertsaleko musikagile garrantzitsuenetariko bat izan zen.

Italiatik eta Ingalaterratik bidaiatu zuen ikasteko, aldi berean berak konposatutako obrak ezagutzera ematen zituen bitartean, eta azkenean Ingalaterran geratu zen bizitzera.

Haren Mesias izeneko lana, Kristoren bizitzan oinarrituta dagoena, maisulana musikagilearen lan gorena irizten zaio gaur egun.

Händel, aparteko musikaria izateaz aparte, gizon ona izan zen; gizena, aldarte onekoa eta on-hutsa zen; garagardoa, hestebeteak eta janari ona gustuko omen zituen. Ahal zuen neurrian, beti lagundu zien behartsuei, eta izan ere, neskatxo umezurtz bat adoptatu zuen, zeinak haren ondasun guztiak jarauntsi zituen, Händel ez baitzen inoiz ezkondu.

Haren bizitzaren azken urteetan itsu geratu zen, Bach garaikidearen antzera. Zendu zenean, ohore handiekin lurperatu zuten Westminster-eko katedralean.