Vikidiatik

Gernu-aparatu

Nabigaziora joan Bilaketara joan
Gernu-aparatuko organoak.

Gernu-aparatua gorputzetik sustantzia toxikoak kanporatzeko eginkizuna duen sistema edo organo-multzoa da; gernu-aparatuarekin batera, digestio-aparatuak eta arnas-aparatuak ere parte hartzen dute sustantzia toxikoak kanporatzeko betekizun horretan. Gernu-aparatuaren kasuan, gernuaren (pixa edo txizaren) bidez egiten da aipatutako funtzio hori.

Gizakiok bitaminak, mineralak eta janari eta edarietatik ateratako bestelako mantenugaiak behar ditugu bizirik iraun ahal izateko. Gure organismoak gauza horiek erabiltzen dituenean, behar ez diren zenbait sustantzia gelditzen dira; gainera, osasuntsu egoteko, gure gorputzak sustantzia edo hondakin horiek kanpora bota behar ditu. Digestio-aparatuak hondakin solidoak osatzen ditu janaritik, eta hondakin horiek uzkitik botatzen ditugu kanpora, hestearen bukaeran dagoen ipurdi-zulotik. Gernu-aparatuak, aldiz, hondakin likidoak eratzen ditu giltzurrunetan; txiza, pixa edo gernua deitzen duguna da. Hondakin likido hori ureter izeneko hodi fin batzuetatik iristen da giltzurrunetatik maskurira eta bertan pilatzen da, kanporatzeko gogo edo beharra sortzen zaigun arte; maskuria poltsa moduko bat da, txiza edo gernua pilatzen duena, eta hari esker ez dugu denbora guztian komunera joan behar.

Maskuria beteta dagoenean, bertan dauden amaiera nerbiosoek mezu bat bidaltzen diote gure burmuinari; mezu horrek maskuria hustu behar dela esaten digu, eta guk txiza egiteko gogo moduan sentitzen dugu. Umeek eta helduek txiza egiteko gogoari eutsi ahal diogu inguruko muskuluak tenkatuz edo uzkurtuz; haur txikiek, berriz, ezin dituzte muskulu horiek tenkatu, eta pixoihalak behar izaten dituzte.

Muskuluak lasatzen ditugunean, gernua maskuritik ateratzen hasten da; uretra izeneko hodi batetik sartu eta gure gorputzetik kanpora ateratzen da.

Beraz, gernu-aparatua osatzen duten organoak honako hauek dira: