Gibel

Vikidiatik
Nabigaziora joan Bilaketara joan
Gibela kolore ilunez ageri den organoa da.

Gibela gure digestio-aparatuari lotuta dagoen organo eta guruina da, funtzio oso garrantzitsuak egiten dituena.

Itxura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kolore gorri iluna du eta forma triangeluarra. Giza gorputzeko organorik handiena da eta kilo eta erdi eta bi kilo artean pisatzen ditu. Sabeleko barrunbearen ezkerreko aldean kokaturik dago, diafragmaren azpian.

Elikagaiak odolaren bidez jasotzen ditu, hesteetatik datorren porta benaren bidez.

Funtzioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gibelak funtzio asko betetzen ditu, garrantzitsuenak hauek izanik:

  • behazuna fabrikatzen du. Behazunak parte hartzen du elikagaien digestio prozesuan, substantzia koipetsuak disolbatzen dituelako (substantzia horiek disolbatu behar dira ondo digeritu ahal izateko). Gibelak fabrikatzen duen behazuna gibelaren azpian dagoen beste organo batean pilatzen da, behazun-maskurian.
  • odoletik iristen zaizkion substantzia asko pilatzen ditu: bitamina batzuk, glukogenoa, burdina, hormonak....
  • odolaren koagulazio prozesuan parte hartzen duten substantzia batzuk fabrikatzen ditu
  • odolean dauden substantzia toxiko batzuk deuseztatzen ditu

Behazun-maskuria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udare formako poltsa baten modukoa da. Hamabi zentimetro inguruko luzera du eta honen barruan pilatzen da behazuna. Askotan behazun-harriak eratzen dira organo honetan eta erauziak edo disolbatuak izan behar dira.

Ohiko gaixotasunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gibeleko gaixotasun ohikoena hepatitisa da, gibelaren hantura sortzen duena. Hepatitisaren ondorioz edo beste substantzia batzuen ondorioz (gehiegizko alhoholaren kontsumoa, adibidez) gibela asko kaltetu daiteke, zirrosi bat agertuz. Gibela oso kaltetuta dagoenean gibel-transplantea egiten da.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Enciclopedia de la Anatomía: Atlas del Cuerpo Humano (1986). de Bernabé Ortega, Enric Gil. ISBN 958-634-000-7. Bogotá, Colombia.