Gipuzkoa

Vikidiatik
Nabigaziora joan Bilaketara joan
Gipuzkoaren kokapena Euskal Herrian.

Gipuzkoa Euskal Herriko kostaldeko probintzia bat da. 1.813 kilometro karratu eta 670.809 biztanle ditu (gipuzkoarrak). 87 udalerri ditu. Hiriburua Donostia da. Zazpi eskualdetan banatuta dago.

Kostaldean egon arren, menditsua da. Mendiak ez dira oso altuak. Kostaldean itsasadarrak, lurmuturrak eta hondartza asko daude. Hondartzak txikiak dira, baina oso turistikoak. Klima epela eta hezea du. Tenperatura-aldaketa handirik ez da izaten urtean zehar, eta euria urtean osoan zehar egiten du.