Golde

Vikidiatik
Nabigaziora joan Bilaketara joan
Brontze Aroko goldea.
Zaldiek tiratutako goldea.

Goldea, nekazaritzan, hazia erein aurretik lurra prestatu eta mugitzeko erabiltzen den tresna bat da. Hasieran, pertsonak izaten ziren goldetik tiratzen zutenak, baina gero gizakiak idiak, mandoak edo astoak erabiltzen hasi ziren. Gaur egun, traktoreek tiratzen dute goldeetatik.

Lurra goldatzen denean, haren porositatea handitzen da eta hori oso ona da landareak hazteko.

Golde tradizionala erromatar goldetik dator; golde-gider eta golde-mutur batez osatuta dago. Lehenak gidatzeko balio du, eta bigarrenak lurra apurtzeko.