Vikidiatik

Gorbeia

Nabigaziora joan Bilaketara joan
Gorbeia mendia.

Gorbeia Bizkaia eta Araba artean dagoen mendi bat da. 1.428 metroko altuera du.

Mendiaren tontorrean Gorbeiako gurutze ezaguna dago. 17 metroko altuera dauka eta 1907 urtean ipini zuten bertan.

1994 urtean, Gorbeiako Parke Naturala izendatu zuten. 20.000 hektarea babesten ditu. Pagadiak eta hariztiak daude bertan. Parkeko animaliarik ezagunena oreina da.

Gorbeiako gurutzea.