Goroldio

Vikidia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, bilatu
Harri gainean hazitako goroldioa.

Goroldioa landare txiki bat da, gehienetan berdea, lurraren, harrien edo enborren gainean belusaren itxurako multzoetan hazten dena. Ez du sustrairik eta leku hezeetan hazitzen da, basoetan bereziki.

Landare "aitzindariak" direla esaten da: lurrik ez dagoen lekuetan hazten dira eta, denbora igarotzean, haiek osatzen dute zorua, haien gainean beste landare batzuk hazi ahal izateko.

Hezetasuna eta ura gordetzen dute, eta, horregatik, inguru oso egokiak izaten dira izaki bizidun txiki askorentzat, zenbait artropodorentzat, akaroentzat eta nematodentzat, adibidez.

Goroldioek paper garrantzitsua jokatzen dute ingurune askotan: beste landareentzat zailak diren lekuetan hazten dira, eta likenekin batera landaretza nagusia osatzen duten tundran, mendi-goialdeetan edo zohikaztegietan.

Askotan esaten da goroldioa zuhaitzen iparraldeko zatian hazten direla, baina ez da horrela: zuhaitzaren zatirik hezeenean ateratzen dira batez ere.