Gorputz-Masa Indizea

Vikidiatik
Nabigaziora joan Bilaketara joan

Gorputz-Masaren Indizea (GMI) gehiegizko pisua eta obesitatea kalkulatzeko erabiltzen den formula bat da:
GMI = kg / m2.
Hau da, pertsona baten pisua zati bere altuera ber bi.
Emaitza 25 baino handiagoa bada, pertsona horrek gainpisua (gehiegizko pisua) duela esaten da, eta 30etik gorakoa izanez gero, obesitatea.
Azken urteotan, gero eta maizago ateratzen dira 25 baino handiagoak diren balioak formula hori aplikatzen denean. Kasu honetan, bai, tamainak izan dezake garrantzia, gaitz batzuk jasateko probabilitate handiagoa ere badakartelako zifra horiek. 2010. urtean Munduko Osasun Erakundeak munduan 40 milioi haurrek gainpisua edo obesitatea zutela kalkulatu zuen. Gaur egun, 5 urte baino gutxiagoko 43 milioi haurrek dute gehiegizko pisua.


< 18,5 behar baino pisu txikiagoa edo desnutrizioa
18,5 - 24,9 normala
25,0 - 29,9 behar baino pisu handiagoa
30,0 - 34,9 obesitate arina
35 - 39,9 obesitate ertaina
> 40,0 obesitate larria edo morbidoa