Grafiti

Vikidiatik
Nabigaziora joan Bilaketara joan
Grafiti bat.

Grafitiak kaleko arte mota bat da, horma-irudiak, gehienetan. Ohikoak ez diren lekuetan egiten dituzte, eraikinetako hormetan batez ere, baina baita debekatutako lekuetan ere, metroan, trenetan edo autobusetan, adibidez. Normalean, margotzeko espraiak erabiliz egiten dituzte. Kaleko arte mota hau ez du mundu guztiak begi onez ikusten, eta, leku batzuetan, zigorrak egoten dira grafitiak egiten dituztenen kontra; hala ere, badira arte munduan ospe handia duten grafitigileak ere.