Gregor Mendel

Vikidiatik
Nabigaziora joan Bilaketara joan
Gregor Mendel

Gregor Mendel 1822ko urtarrilaren 20an jaio zen, Heizendorf herrian, gaur egungo Txekiar Errepublikan. 1884ko urtarrilaren 6an hil zen Brno herrian (Txekiar Errepublika), 61 urterekin. Bera monje eta naturalista izan zen, oso gustuko zituen landareak.

Mendelen lana[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mendel hasi zen genetikaren inguruko lehen lanak egiten. Genetika gurasoengandik seme-alabengana transmititzen diren ezaugarriak aztertzen dituen zientzia da. Adibidez, pertsona baten azala bestearena baina ilunagoa zergatik den aztertzen dute genetikan. Mendelek ilarrak erabili zituen bere ikerketak egiteko. Nahitaezkoa zen ilarrak ezberdinak izatea; horregatik, berdeak, horiak, zimurrak eta leunak aukeratu zituen. Mendelek ikerketa ikaragarria egin zuen. Hori dela eta, haren izena jarri zieten lortu zituen hiru legeei.