Grezia
Nabigaziora joan
Bilaketara joan
Grezia edo Heleniar Errepublika Europako hego-ekialdeko estatu bat da, Balkanetako penintsulako hegoaldean dagoena. Atenas da hiriburua, eta 11 milioitik gora biztanle ditu.
Mugak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Iparraldetik, Albania, Mazedonia, Bulgaria eta Turkiarekin du muga.
- Ekialdetik, Egeo itsasoa du.
- Hegoaldetik, Mediterraneo itsasoa.
- Mendebaldetik, Itsaso Jonikoa.
Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Oso herrialde menditsua da, eta hiru zati bereizten dira:
- Zati kontinentala: Europako kontinentearen barruan dagoena.
- Grezia penintsularra edo Peloponeso: hegoaldeko penintsula.
- Egeo, Joniko eta Mediterraneoko uharteak.